Nor dira « Etxean Egina? » markaren sortzaileak?
Etxean Egina Serge eta Audrey Narbaiz bikoteak Baigorrin sortu enpresa ttikia da. Audrey-k, saboin eta kosmetikoak sortzen ditu eta Serge-ek saltzen.
Kalitate handiko produktu hautu handia.
Hasteko saboinak aureztuko dizkizuegu : olio esentzialekin, bidarraiko ardi edo asto eme esnearekin.
Azal guztientzat egokiak diren kosmetikoak: Ahuakate, sesame ala jojoba oliozko aurpegi kremak, ezpainetakoa, gorputz edo ileentzako krema hidratanteak.
Haien produktu ezagunetarikoa, monoi edo mugurdi usaina duen krema irabiatu zoragarria da. Ile edo gorputzean erabili daiteke. Zenbat maite dugun!
Horrez gain, erabiltzen dituzten produktuak naturalak eta biologikoak dira. Zatozte saiatzera!